Saskibaloia kalean
"Basket Kalea" mugimenduaren aldarrikapenak ezagutu ditugu Max eta Ramuntxorekin
Ane Albisu | IETB Media
Saskibaloian kaleko kantxetan nahi duen orok joka dezan aldarrikatzen dute. Kiroldegi bat erabiltzeko ordaindu ezin duenak ere aukera izan dezala. Horretarako kantxak ondo zaintzeko eskatzen diote Udalari, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ramuntxo Albisturrek eta Max Peñak horrela ezagutu zuten elkar, kalean saskibaloian jokatuz. Zarauzko Zast taldean aritzen dira jokatzen eta Basket Kalea mugimenduaz hitz egin digute "Faktoria" saioan. Donostiako Sagues-eko saskibaloi kantxan izan gara haiekin eta argi ikusi dugu ez dagoela ondo zainduta. Zorua zeharo zartatua, saskiei eusteko torloju eta metal zatiak erdoilduta......