Itxi

Elikagai krisia Saharan

Oihana Moreno: "Saharar kanpamenduetan giza laguntzaren mende daude bizirauteko".

Saharakoa

Saharar kanpamenduetan lan egiten duten gobernuz kanpoko taldeek salatu dute izugarri murriztu dela nazioarteko laguntza. Ondorioz bizi duten elikgai eta osasun krisiari arure egiteko, premiazko laguntza eskatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

         Oihana Moreno, ANARASD, Errepublika sahararraren lagunen Nafarroako elkarteko kideak datutan islatu du bizi duten krisia: "Saahararrak beren oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza humanitarioa behar dute eta hilean behin oinarrizko saski bat jasotzen dute. lIrailean joso zuten  kilo bat barazki, 2 kilo hirin, 2na kilo garagar eta dilista, hiru laurden kilo azukre eta olio begetal litro batez osattako otarra; iaz bidatzen zirenekin alderatuta, funtsezko produktuak kanpoan gelditu dira arroza, gofioa edo pasta falta dira, animali jatorrizko kontserbak... "

          Arrazoiez galdetuta, Oihanak aipatu du inflazioak gora egin duela baina herrialdeen ekarpenek ez dute maila berean gora egin.  Elikagai krisiaz gain, osasun krisia ere badago: "bost urtetik beherakoetan malnutrizioa %28,8koa da eta haurdun dauden emakumeen artean %89ak du anemia. Datuak berez da esanguratsuak".

          Saharakoa gatazka ahztua dela ere azpimaratu du, "kanpamenduetan 40 urte daramatzate egoera kaskar hauetan bizitzen, pandemiak gogor eragin du, 2020tik hona gerran daude Marokorekin....". 180 mila saharar bizi dira errfuxiatuen knpamenduetan.

Audioak (1)