Itxi

Bularreko minbizia

M. Santamaria: "Osasun publikoak neurriak hartu behar ditu gaitza pasa dugunok bizi kalitate hobea izateko"

Oihane Yustos | EITB Media

Maider Santamariari pasa den urtean detektatu zioten bularreko minbizi gaitza.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

46 urte ditu Maider Santamariak eta berak aurkitu zuen bularrean koxkorra. Orduan hasi zen mediku-kontsulten lasterketa; proba asko eta azken diagnostikoa: bularreko minbizia atzeman zioten. 2021ean aurkitu eta tratamendu guztia amaitu du aurten.

Baikor dago, gaitza gainditu du baina, zer hobetu asko ikusten du, gaitza pasa ondorengo garaietan batez ere. Gainera, mezua utzi du "Faktoria"n osasun publikoari zuzenduta: "Bizi kalitatea hobetzea behar dugu gaitza pasa dugun guztiok. Bizi iraupen handia dugu, baina bizi kalitateaz ez da hitz egiten. Medikazio asko hartzen dugu eta eragin asko uzten ditu, hezurretan, psikologikoki ... eta hemen bai iruditzen zait lan handia egin behar dela".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)