Itxi

Bularreko minbizia

L. Agirre: "Gure herrian 6 emakume aldi berean egon gara minbiziarekin; covida bezala, hau ere epidemia da"

OIhane Yustos | EITb Media

Laura Agirre oñatiarrari pasa den urtean atzeman zioten bularreko minbizia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urteroko azterketa mediko batean detektatu zioten Laura Agirreri minbizia. Berak ez zuen ezer sentitu baina, mamografiak tumorea topatu zion. Ebakuntza, radioterapia eta kimioterapia, Laurak dioen moduen, 'konpletoa' eman diote berari. Gogorrena izan zen, kimioa jaso behar zuela esan ziotenekoa "burua bueltaka hasten da, ilerik gabe ikusi nuen nire burua".

Gainditu du gaitza eta alboan izan ditu bere egoeran zeuden emakume asko, "gure herrian, Oñatin, 5 edo 6 emakume egon gara aldi berean tratamenduan. Guk esaten genuen, covida epidemia da bai baina, hau ere bai". "Faktoria"n utzi du bere testigantza.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)