40 urte dantza irakasle
Luix 'Beltza': "Txapelketan irakasle gisa urduriago jartzen naiz dantzari nintzenean baino"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Luix Alberdi "Beltza" izen ezaguna da dantza munduan, are gehiago dantza solteko txapelketaz ari garenean. Txikitatik lehiaketa hauetan parte hartzaile izan da, eta azken hauetan irakasle gisa jardun da. Aurten bere ikasle izandako bost bikotek hartuko dute parte Euskal Herriko Dantza Txapelketan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erraz esaten da, baina berrogei urte dantza irakasle jarduteak askorako eman dio Luix Alberdi azkoitiarrari. Hitz egiterakoak dantza pasioz bizi duela nabari zaio, eta oraindik ere txapelketa baten aurretik urduri jartzen dela aitortu digu. Bihar, Seguran egingo den 47. Euskal Herriko Dantza Txapelketan ere izango dira bere ikasleak, eta lehiaketa aitzaki hartuta dantzaren gaur egungo egoeraz eta etorkizuna hitz egiteko aukera izan dugu.
Gainera, sorpresa gisa bere dantzako bikote izan zen Mari Carmenen mezua jaso du eta bihar lehian arituko diren bi ikasleren hitzak ere entzun ditugu.