Itxi

Gazteak eta berdintasuna

Feminismoaren kontrako diskurtsoak indartzen ari dira eskoletan

JOne LArrañaga | EITb Media

Feminismoak zentralitatea irabaztearekin batera, haren kontrakoko ahotsak bozgoraz altxatzen ari dira gazte asko, eskoletan hezkidetza eta berdintasun tailerrak ematen dituzten hezitzaleek atzeman dutenez. Gazteekin, hezitzaileekin eta adituekin aritu gara gaiaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Berdintasunarekin eta feminismoarekin lotutako edukiak erresistentziak ari dira izaten eskoletan, gero eta gehiago; eskola garaian dauden gazteen artetik, kontrako jarrerak ari baitira indartzen. Hezkuntzan eskuhartzen duten berdintasun hezitzaileek atzeman duten kontrako jarrera da. Politikoki zuzena denaren kontra hitz egiteko lotsa galtzen ari dira gazteak eta ahozgoraz ari dira agertzen feminismoaren kontra: emakume eta gizonezkoen arteko lehia bultzatzen duela uste dutelako batzuk; feminismo "erradikala" nagusitzen ari dela uste dutelako beste batzuk. Liskar iturri zaie gaia eta nekatuta agertu dira feminismoarekin lotutako gaiak ateratzearekin, Eibarko institutu publikoko institutu publikoko atarian jaso ditugun ahotsetan egiaztatu dugunez.

Hezkidetza eta berdintasuneko tankera honetako ikastaro eta tailerrak ematen dituzten eragileek badute kezka. Egoitz Albeniz Hiruki Larroxa kooperatibako kideak azaldu digunez, nahi baino gehiagotan eta nahi baino indar handiagoz ikusten dituzte joera horiek eskoletan, feminismoa barneratu duten emakume eta gizon gazte asko ere badagoen arren. Orain ari dira zerbitzu hauek ematen dituzten elkarte eta enpresak diagnostiko bateratu bat egitekotan, etorkizunera begira eskoletan berdintasun gaiak lantzeko moduak nola aldatu erabakitzeko.

Egoitz Albeniz, Hiruki Larroxa kooperatibako kidea

Nahia Idoiaga EHUko hezkuntza fakultateko irakasle, psikologian doktore eta gazteen joeretan aditu denak azaldu du joera hauek "ezin dakizkiela gazteei atxiki" eta gizarteak hartzen duen norabideekin bat doazela. "Euren diskurtsoak islatuta ikusten dute gizartean eta sare sozialetan eta legitimatuta ikusten dira".  "Kontra egiteko diskurtso hauek Italian hauteskundeak irabazi dituzte", gogoratu du.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)