Arte Ederrak
Ismael Manterola: "Beste fakultateak gurea bezain koloretsu eta alaiak izatea gustatuko litzaidake"
Ane ALbisu | EITb Media
Ismael Manterola EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano berriak azpimarratu du beti festan dabiltzan topikoa alde batera utzi behar dela, Arte Ederren fakultatean ere dozentzia eta ikerketa egiten dela. Espiritu kritikoaren galerak beldurra ematen diola ere kontatu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ismael Manterola zumaiarrak hartu du EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano kargua, Arantza Lauzirikaren lekukoa hartuz. Ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa lantzen jarraitzea eta munduan zabaltzea, irakasleen arteko nazioarteko trukeak egitea ditu helburuen artean gaur "Faktoria"n kontatu digunez.