Puzzleak
Munduko handiena egin du Jose Luis Mendiak; 54.000 piezako puzzlea
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Erretiroa hartu zuenean hasi zen buru-belarri puzzleak osatzen, eta 13.000 pieza zituen lehen puzzle handia egin ondoren, munduko handiena egitea otu eta osatu ere egin du; 9 hilabete eta 7 egun behar izan ditu horretarako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egunero jarduten da Jose Luis Mendia zumarragarra mahai gainean jartzen dituen puzzle piezei logika eta bere lekua bilatu nahian eta ilusio horretan munduko puzzlerik handiena osatu du. 54 mila pieza ditu eta margolan ospetsuez osatutako erakusketa baten horma da puzzlearen irudia. Bere helburua betetzeko 9 hilabete pasatxo eman ditu, eta egun bakoitzean 8-9 orduz jardun du lan horretan.
Zenbakiak oso gustuko ditu Mendiak, eta puzzlea egiten pasa dituen egun, ordu eta segundu guztiak bi koaderno handitan erregistratuta ditu.