Itxi

Brasilgo hauteskundeak

Brasil: zatitutako herrialde bat boto-kutxen aurrean

Ane Zuazubiskar | EiTB MEDIA

Brasilgo hauteskundeen bigarren itzuliaren atarian, herrialdearen egoera polarizatua aztertu dugu Faktorian Arantxi Padilla EiTBren berriemaile bereziarekin eta Mikel Reparaz EiTBren nazioarteko arduradunarekin. Brasilen bizi den Itziar Aranburu oñatiarrak bertatik bertara bizi duena kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Brasilen tentsio eta urduritasun giroa arnasten da hauteskundeetarako bi egun falta direnean. Inkesta guztiek Lula da Silvari ematen diote garaipena, baina Jair Bolsonarori alde estua aterata. Brasildarren ehuneko 90ak erabaki du noren alde bozkatuko duen Lularen edo Bolsonaroren alde, eta bi hautagaiak oso berdinduta egongo direla aurreikusten dute inkestek, baina boto ezkutuak sorpresa eragin dezake igandean.

Arantxi Padilla EiTBren berriemaile bereziak eta Mikel Reparaz EiTBko nazioarteko gaietako arduradunak aztertu dute egoera, eta Brasilgo errealitateaz aritu da Fortalezan bizi den Itziar Aranburu oñatiarra. ULMA kooperatibako langilea da Aranburu, eta Mundukide fundazioarekin ari da Brasilen lanean, Lurrik Gabeko Nekazariekin. Inguruan dituenak Lularen aldekoak direla dio, baina igarri duela "zatituta" dagoela gizartea: "Jendeak taberna batzuetara joateari utzi dio, adibidez, badakielako ez dela ongi-etorria izango".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)