Itxi

Emakunderen Zuzendari Berria

Miren Elgarresta:"Aro berri honetan gazteekin hurbilketa zabalagoa beharko dugu"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Emakundek zuzendari berria du: Miren Elgarresta zumarragarrak hartu dio lekukoa hamar urtez kargu horretan egon den Izaskun Landaidari. Erronka berriari ilusioz, baina arduraz ekin diola aitortu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pasa den hilabete arte Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zuzendaria izan da Miren Elgarresta, eta, urritik aurrera, Emakunderen zuzendari izendatu dute.

Ia 35 urte dituen erakundea gaur egungo gizartearen beharretara nola egokitzen ari den galdetuta, erronka ildo nagusiak zeintzuk diren azaldu dizkigu; orain arte, bere aurretik karguan egon diren emakumeen la bikaian goraipatuz. Orain Emakunden dagoen arren, albaitaritza ikasketak egin zituen Elgarrestak eta irakaskuntza munduan eman zituen urte haiek zertan eragin dioten ere kontatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)