Munduaren Akabera
Munduaren Akabera (VIII): Mikroplastikoez, Oihane Cabezasekin
mIKEL rOTAETXE | eitb mEDIA
Bizkaiko Golkoa "mikroplastikoen kale-itsua" dela ondorioztatu du AZTI ikerketa zentroak, lau urteko ikerketaren ondotik. Oihane Cabezas ikerlariak eman dizkigu ikerketaren gakoak, "Munduaren Akabera" tarteko solasaldian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizkaiko golkoko itsas zaborren banaketa espaziala definitu du AZTI ikerketa zentroak eta ebatzi du "irteerarik gabeko kale itsua" dela mikroplastikoentzat. Itsas-korronteek Kantauri itsasoan eragin dute mikroplastiko kontzentraziorik handiena, AZTIko Oihane Cabezas ikerlariak azaldu duenez. Mikroplastikoen ezaugarriei buruz aritu gara eta plastikoarekiko dugun menpekotasunaz, Ibone Ametzaga Arregi, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga eta Hannot Rodriguez 'Munduaren Akabera' tarteko solaskideekin.
Prestige ontziaren hondoratzeak eragindako larrialdi ekologikoari ere heldu diogu, ezbeharraren 20. urteurrena betetzear den honetan.