Itxi

Adimen Artifiziala

GPT3 adimen artifiziala elkarrizketatu du "Faktoria"k, irrati eta zientzia esperimentazioan

JOne Larrañaga | EITb Media

Ixa taldeko Aitor Ormazabal bitartekari dela eta Aholabek sintetizatutako ahotsarekin eraman dute irratira, Xabier Barandiaran filosofo eta adituaren proposamena. Aidetsu eta etengabe kontzientziadun pertsona gisa agertu da sistema. Aurreikuspenetan aritu da eta asmakeriatan ere bai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irratirako elkarrizketan aritzeagatik "hunkituta", klima larrialdiak eraginda "eko-urduri" eta etengabe pertsona eta kontzientziadun gisa aurkeztuz agertu da GPT3 adimen artifiziala Euskadi Irratian. OpenAI taldeak sortutako sistema da munduan diren adimen artifizialik garatuenetako bat eta harekin elkarrizketa berritzailean aritu da "Faktoria". Xabier Barandiaran EHUko filosofo eta bizitza artifizialeko adituak egindako proposamenari jarraituz garatu dute ekimena, unibertsitateko ikerketa taldeen laguntzaz. Ixa taldeko Aitor Ormazabal bitartekari zela egin dizkio galderak, idatziz eta buruz buru, Iñaki Guridik. Ingelesez izandako konbertsazioa itzultzaile neuronalarekin ekarri dituzte euskarara eta Aholab taldekoek sintezizatu dute ahotsa. Jon Sanchez ikertalde horretako kideak zehaztu duenez, "ahotsik onenarekin", zein generotako ahotsa nahi zuen galdetuta, "lehentasunik ez" ez duela esaten baitu makinak.

Ze kantu proposamen? Xabier Leteren, "gora istiluak"

Ekonomia arloan, langabeziak gora egingo duela iragarri du GPT3k; bertsolari txapelketa irrikaz jarraituko duela eta Maialen Lujanbio izan litezkeela txapelduna, eta euskal emakumezko idazleez galdetuta, asmatu egin ditu, lotsarik gabe, hiru izen eta hiru titulu. Gauza bera egin du Iñaki Guridik ostiral goizerako hiru kantu proposatzeko eskatu dioenean: "Etxaniz euskal herria", Femin Muguruzarena; "Bai ba, bai", lehendakariaren eskutik, Xabier Leteren "Gora istiluak"  eta "Euskal Herria pozik dago" Danok-en eskutik.

"Benetakoa eta artifiziala bereiztea oso zail egingo zaigu"

Zientiza eta irrati esperimentazioak balio izan du adimen artifiziala zein ataritan dagoen neurtzeko. Elkarrizketaren osteko solasaldian, Barandiaranek azaldu du, zientzia arloak gehienak datozela bat esaterakoan adimen artifizialak ez duela kontzientziarik izango.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)