Elhuyar Fundazioa - 50 urte
Jon Abril: "Datozen 50 urteetan gizarteak dituen beharrei erantzuteko erronka jarri diogu gure buruari"
OIhane Yustos | EITB Media
50 urte bete dute aurten Elhuyar Fundazioak. Gaurko egunean, abenduaren 10an, urtemuga festa handia egitekoa dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egun berezia dela agerikoa da gaur Elhuyar Fundazioan. Irribartsu, urduri eta zirrara berezi batekin aurkitu ditugu langileak Usurbilgo egoitzan, mende erdia ospatzeko ekitaldia dute. Bidea hasi zutenei eskerrak emateko ere balioko du, 'dena egiteko zen garaian abiatu zutelako lana', Jon Abril Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiaren hitzetan. 'Orduan ez zuten espero Elhuyar gaur egun dena izatera iritsiko zirenik'.
Dena den, aurrera begiratzeko eguna izango da gaurkoa, 'gizarteak dituen erronkei begira jarri eta euskararen beharrei erantzuteko. Adimen artifiziala eta hizkuntza esparruak dira hazkunde handiena izaten ari dena, 'sekulako bilakaera egin dute, 20 urteko ibilbidea egina dugu eta orain fruituak ikusten' ari direla nabarmendu du Abrilek. Pertsona eta makinen arteko interakzioan, euskara ere erabilgarri izatea lortu nahi du Elhuyarrek.
Mende erdian asko aldatu da Elhuyar Fundazioa. Lan-taldea % 25 handitu dute baina, helburu nagusiari eusten diote, 'zientzia euskaraz zabaltzea'.