Irulegiko eskuaz
Blanca Urgell: "Antzinako euskaldun haiek uste genuena baino gehiago idazten zuten"
Pilar Goya | EITb Media
EHUko irakasleak hizkuntzalaritzaren ikuspegitik Irulegi eskuaren aurkikuntzak duen garrantzia azaldu digu "Faktoria"n: "Orain arteko idatzizko aztarnak oso txikiak ziren, baina Irulegiko eskuak badu beste pisu bat, idazkera garatu baten zantzuak erakusten baititu".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Blanca Urgell hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak esan digu, atzodanik, irribarrea ahotik kendu ezinik dagoela. Irulegiko eskuaren aurkikuntza historikoa izan daitekeela onartu du, baskoiek "uste genuena baino gehiago idazten zutela pentsarazten digulako. Ez da gauza ziurra, zantzuak daude, baina hipotesi onena da".
Urgellen hitzetan, "Europari dagokionez, beti pentsatu izan dugu Mediterraneoan zehar hedatu izan zela idazkera. Zenbat eta urrutiago, orduan eta beranduago iritsi. normaltzat jotzen genuen beraz, euskaldun haiek ez idaztea eta ahozko bizitza batean bizitzea. Baina zenbat eta aztarna gehiago, hasi gara pentsatzen uste genuena baino gehiago idazten zutela, eta ez soilik txanponetan...".
Baskoieratik euskarara noiz egin zen aldaketa ezin dela zehaztu ere azaldu du, "hizkuntzak ez baitira egun batetik bestera aldatzen, mendeekin gertatzen da hori".