Garraioa
Atzerriko kamioi gidariak gure errepideetan, esklabu baldintzetan ia
Eneko Zuberogoitia | Eitb Media
Garraio enpresa handiak gero eta gehiago ari dira ekialdeko eta Afrikako gidariak kontratatzen, bi edo hiru hilabetetan kamioitik atera gabe bizitzera behartzen dituzten baldintzetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gero eta gehiago ikusten dira gure errepideetan Europa ekialdeko eta Afrika iparraldeko gidariak, garraio enpresa haundietako kamioietan. Binaka jartzen dituzte, kilometro gehiago egin ahal izateko. Kamioia martxan dagoen bitartean, kamioilariek ohean lo egitea debekatuta dutenez, eserlekuetan ematen dituzte orduak eta orduak.
Kamioia bizileku bihurtzen zaie gidari askori eta askori.
Horren erakusgarri dira atseden-lekuetan ikusten diren irudiak. Gune horietan jaso ditugun profesionalen testigantzek egiaztatu digute bi edo hiru hilabetetan kamioitik atera gabe bizitzera behartzen dituzten baldintzetan ari direla gidari atzerritar horietako asko. Kamioi barruan bizitzeagatik ordaindu behar izan duenik ere ezagutzen dutela diote.