Euskara eta kulturartekotasuna
Ainhitze Bizkarralegorra: "D ereduan dagoen alabak galdetzen zidan ea ez dagoen euskaraz den eskolarik"
Karmele Uribesalgo | EITB Media
Amerikako Estatu Batuetan, Belgikan, Indian eta Thailandian bizi ostean, Euskal Herrira itzuli da Ainhitze Bizkarralegorra Bravo bilbotarra. 9 urteko alabarekin etorri zen pandemia hasieran, eta hark esan dio ez dela "espero" zuena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiru kontinente eta bost herrialdetan bizi izan da Ainhitze Bizkarralegorra Bravo bilbotarra. Besteak beste, Europako Batzordearentzat egin du lan. Hango eta hemengo kultura eta bizimoduak ezagutu ditu. Hori dela eta, jaiolekura itzulera "interesgarria" izan zela dio. Konturatu da euskaldunak ohituta gaudela "dena programatuta" izatera, eta atentzioa eman dio hizkuntza eta kultura aniztasuna kudeatzeko ditugun zailtasunak.