Kargatzen...
Itxi

Ametza ikastola

Joelle Iherabide: "Azkenean ezin izan ditugu piztu ikastolako berogailuak elekritarekin"

JOne Larrañaga | IETB Media

Hiriburuko Ametza ikastolak gaur goizean inguruetako herriko etxeei idatzia bidali die aparteko diru-laguntza eman dezaten, gas kontratu berria egin ahal izateko. Berogailurik gabe, beroki lodiz jantzita eraman dituzte gaur haurrak ikastolara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urteko 6.000 euroko faktura 40.000 eurora garestituko zitzaiela jakinda eten zuten Ametza ikastolakoek gas hornidura-kontratua. Joelle Ehierabide lehendakariak jakinarazi digunez, geroztik 21.000 euroko eskaintza egin die beste konpainia batetik baina oraindik ezin estali dezakete gastu hori eta berogailurik gabe hasi dituzte eskolak gaur. Elektrikarekin piztu nahi zituzten, baina eraikinak ez die horretarako baliabiderik ematen. Beroki lodiz beztituta eraman dituzte haurrak eskolara eta arduradunak, bitartean, ezker eta eskuin ari dira ahaleginean, laguntza bila. Gaur bertan inguruko herriko etxeetara gutuna bidali dute aparteko laguntza eskatuz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)