Harkaitz Cano
"Pozaren erdia omen da pozaz hitz egitea. Literaturaren erdia da existitzen ez diren liburuez hitz egitea"
JOne LArrañaga | EiTb Media
"Pozaren erdia" soneto liburuaren erditzearen lekuko izan gara Harkaitz Cano idazlearekin eta Leire Lopez Ziluaga Susako bere editorearekin, Itxaropena inprimategian bertan. "Fruitua zuhaitzetik bertatik hartzea bezalakoa da hau".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zuhaitzera gerturatu eta fruitua bertatik hartuta bezala, jaso dute Harkaitz Cano idazleak eta Leire Lopez Ziluaga editoreak "Pozaren erdia" soneto liburua Itxaropena inprimategian.
Pandemia garaiko liburuaren ernamuinaz, sonetoen "roll royce"-ean sartzeko sentsazioaz, idazle eta editore arteko harremanaz, ezinbesteko erratez, kritiken gero eta min txikiagoez eta idazle-editore arteko harremanaz mintzatu gara, erditu osteko elkarrizketa gozagarrian.