Amatasuna
Jone Mendizabal doula; haurdunaldi, erditze eta erditze ondorenerako laguntza
Ane ALbisu | EITb Media
Haurdunaldiarekin eta amatasunarekin lotuta ginekologoaren eta emaginaren lana eta figura ondo ezagutzen ditugu, baina doula batek zer egiten duen ez dugu hain barneratua. Jone Mendizabalek azaldu digu zer den eta zer egiten duen doula batek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haurdun dagoen emakumeari prozesu osoan laguntzen dion pertsona da doula. Haurdunaldiko zalantza eta kezkak, erditzera beldurrik gabe iristeko prestaketa, erditu ondoren izaten diren beharrak artatzen ditu doulak modu profesionalean. Jone Mendizabal doula da eta gaur Faktorian ondo azaldu digu nolakoa den bere lanbidea.