Botiken eskasia
"Espainian botikak merkeak direnez, laborategiak gehien ordaintzen duten herrialdeei saltzen ari zaizkie"
OIhaen Yustos | EITb Media
Apiriletik hona farmazietan izaten ari den botika eskasias aritu gara "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
300 botikaren erreferentzia falta dira euskal botiketan. Hornidura eskasia ez aldi berean gertatzen ari baina, tarteka, eskari falta dago 300 farmazia horretan. Haurren amoxizilina botikaren falta deigarria da eta kasu batzuetan ezin izan dira ordezkoak lortu. Medikamentuen elkarteek, Espainia zein Frantzia Estatuan, hartu dute erabakia: helduen botika hartu eta dosia moldatuz, haurrei banatu zaie. Orfidal antsiolitiko ezaguna ere falta da.
Juan del Arco Bizkaiko Farmazilarien elkarteko ordezkaria eta Gipuzkoan botiken banaketa egiten duten DGF enpresako Juan Pierarekin landu dugu botiken eskasia, Faktorian. Biek diote lasaitasun mezua eman behar dela, 'ordezko botikak badaudelako'. Euskadi, Nafarroa eta inguruko Erkidegoetako botika banatzaileak elkartu dira eta denen artean guztientzako botikak eskuratzen ahalegintzen ari dira. Eskariak badu arrazoia: 'gehienak Indian ekoizten dira eta banaketa arazoak daudenez' ez dira iritsi baina, stock-aren jetsierak zerikusi zuzena du prezioak. Bat egin dute bi adituek: 'botikak merkeak dira Espainian eta laborategiak beste herrialdeak aukeratzen ari dira'