Euskararen normalizazioa
Jon Sarasua:'Egindako bidea lokazteko arriskua dago. Atzerako indarrak instalatu aurretik behar da erreakzioa'
JOne LArrañaga | EITb Media
Normalizazioa une delikatuan dagoela, beste 10 urte lozorroan egoterik ez dagoela eta luzerako ikuspegiarekin proposamena egin du Euskararen gogoetaguneak. Eskala handiko 4 jauzi proposatzen dituzte lan eremuan, aisialdian, komunikazioan eta hezkuntzan. Adostasun bila sukaldeko lanean hasita daude.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Euskarak minbizia du. Orain 60 urte minbiziaren kontrako botika esperimentala jarri genuen, munduko hainbat lekutarako inspiratzaile dena gainera. Baina gorputz honek minbizia izaten jarraitzen du eta beste terapia bat behar du. Ez dugu diagnostikoan behar adostasuna. Behar dugu elkarrekin lan egiteko bisio batzuk adostea". Honela mintzatu da Jon Sarasua "Faktoria"n, Euskararen Gogoetagunetik egiten ari diren lana laburbiltzeko.
Euskaltzaindiaren baitan batu dira euskalgintzako hainbat pertsona, normalizazioak bizi duen une "delikatua" gainditu eta "atzerako indarrak instalatu aurretik" jauzi kualitatiboak egin daitezen eragiteko. Eskala haundiko opoerazioak proposatu dituzte, inbertsio haundia eginez, lan eremuan, aisialdi antolatuan, komunikazioan eta hezkuntzan oinarriak aldatzeko. Adostasun bila sukaldeko lanetan hasita daude jada.