Kargatzen...
Itxi

Munduaren Akabera

Itziar Irakulis, petrolio industriaren metano-isuriak argitara

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Mexikoko PEMEX erregai-enpresak neurriz kanpoko metano-isuriak aurkitu ditu Itziar Irakulis Loitxate ingeniariak zuzendutako ikekretak. AEBko eta Turkmenistango isuriak ere ikertu ditu, bereizmen handiko sateliteekin. "Faktoria"ko 'Munduaren Akabera' solasaldian aritu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ari da lanean Itziar Irakulis Loitxate ingeniaria, metano-isuriak bereizmen handiko sateliteen bidez identifikatzen. Amerikako Estatu Batuetako eta Turkmenistango isuriak ikertu ditu eta, berriki, Mexikoko Golkokoak. PEMEX Mexikoko petrolio- eta gas-korporaziorik handienak ezkutuan isuritako metanoa identifikatu dute eta aurkikuntzak domino-efektua eragin du Mexikoko Parlamentuan zein auzitegietan.

Euskadi Irratiko "Faktoria"ko 'Munduaren Akabera' solasaldian eman dizkigu azalpenak, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA aliantzako transferentzia arduradunarekin eta Hannot Rodriguez EHUko filosofia irakaslearekin batera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)