Itxi

Peru

Erasmus ikasleak Cuzcon: "Janaria erosi eta ostatuan egongo gara. Egoera okertuko den beldur gara"

Hamabost euskal gazte Peruko hiri horretatik ezin aterata daude. Nahia Lertxundi erizaintza ikaslea da horietako bat. Kontatu digu ez dutela euren segurtasuna arriskuan ikusi baina babestuta daudela, zer gerta ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erasmus ikasle da Nahia Txilen. Euskal Herrira itzuli aurretik, beste ikaskide batzurekin batera Peru ezagutzera joana zen, Pedro Castillo presidenteak kongresua desegin, hura kartzeleratu eta istiluak lehertu zirenean. Errepideak itxita daude eta manifestariek blokatu egin dituzte aireportuan. Hala daude beste medikuntzako ikasle euskaldun batzuk ere. Denak batu eta elkar babestuta daude hamabost laguneko gazte taldea. Egoera okertu egingo den beldur, janaria erosi eta ostatuetan babestu dira.

Audioak (1)