Itxi

Angel Toña

Angel Toña: 'Enpresek akziodunen artean dibidenduak banatzen badituzt, zergatik ez zati bat langileen artean?'

EiTB Media

Enpresen dibidenduak, akziodunen arten bakarrik ez, langileen artean ere banatzearen aldeko dela esan du Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu ohiak. Euskal enpresa gehienen egoera ona da Toñaren arabera, baina hala ere, soldatak ez direla enpresen irabaziak beste igo salatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal enpresa gehienen egoera duela hamar urte baino hobea da, Angel Toña, Jaurlaritzako lan sailburu ohiaren arabera. 2022an, aurreko urteetan baino irabazi handiagoak izan arren, langileen soldatetan ez da gauza bera gertatu.

Egoera lazgarriagoa da Ibex 35eko enpresetan. Irabaziak % 22tik gorakoak izan direlako. Ildo horretan, enpresarien bozeramileei gezurretan aritzea leporatu die Angel Toña ekonomia zientzietako doktoreak. Enpresa eredua aldatu beharra dago.

1080 euroko gutxieneko pentsioak defendatzearekin batera, gizarte ongizatea bermatzeko ogasun sistemari buruzko gogoeta bat ere utzi du Jaurlaritzako lan sailburu ohiak. Errentaren gaineko zerga negatiboan oinarritutako sistemaren alde agertu da. Hau da, kotizazioez gain, bestelako ondasunak kontuan hartuta, ezarritako gutxieneko diru-sarrera ogasunaren bitartez jasotzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)