Itxi

Zahartzea atzeratzen

Itziar Alkorta: "Bizitza luzatzeak belaunaldien arteko oreka birpentsatzera eraman behar gaitu"

Pilar Goya | EITb Media

Zahartzea atzeratzeko grinak galdera sakonak dakartza gizarte, ekonomia, etika eta zuzenbidearen ikuspegitik. Erronka berriez hausnartzeko Ander Izeta BioDonostiako ikerlariarekin, EHUko zuzenbide zibileko irakasle Itziar Alkortarekin eta Amaia Ormaetxea Ekonomia kazetariarekin aritu gara.

Gizon bat hondartzan

Ander Izeta Permison biologia molekularrean doktorea da, teerapia geniko eta zelularreko Espainiako elkarteko lehendakaria eta BioDonostiako ikerlaria. Berak gidatzen duen ikerketa lerroak (Biodonostian egiten diren beste batzuren artean) ama zelulen portaera ikertzen du. Izetak esan digu bizitza luzatzea badela helburua baina baldintza onetan: "txanpon beraren bi aldeak dira, zahartzeari STOP jartzen saiatzea eta bizitza fase horren ongizatea bermatzea". Ez dago ados gaixotasun gisa hartzearekin, nahiz eta onartzen duen zahartzea dela mendebaldeko gizarteetan, minbizia, alzheimerra edo bihotzekoak jasateko arrisku faktore nagusineetakoa...

Ander Izeta

Munduan barrena munduko aberatsenak finantziatzen ari diren ikerketei buruz bestalde, onartu du berehalakoa dela galdera, ea norentzat ari diren ikertzen,  etika eta justizia sozialaren ikuspegitik egin beharreko galdera.

Itzair Alkorta

Itziar Alkorta Idiakez EHUko zuzenbide zibileko irakasleak bere aldetik zuzenbide arloan planteatzen dituen erronkei erreparatu die: zaintza eredu berriak, teknologia berriek zabaltzen dituzten bideak,  familia harremanen eta oinordekotzen kudeaketa eredu berriak....Belaunaldien  orain arteko oreka eta kontratu sozialen berrikuspen beharra azpimaratu du eta hasunarketa interdisziplinarra aldarriaktu du "inoiz ezagutu gabeko egoerak biziko ditugulako".

Amaia Ormaetxea

Amaia Ormaetxea kazetariak azkenik, zahartzearen atzeratzeko ikerketen atzean egon daitekeen negozio asmoaz hitz egin du eta bizitzaren luzatzeak lan merkatuan eta pentsio sisteman sor ditzakeen arriskuez ohartarazi du. Aukera ere izan daitekela ere aipatu du, "silver economy" delakoa garatzeko garaian. Eta adibidea ere jarri du, Ameriketako Estatu Batuetan 55 urtetik gorakoentzako merkatuak 7,6 bilioi dolar mugitzen ditu urtean.

Informazio gehiago (2)