Itxi

Garabi enpresen plantoa

Santi Guridi Euskadiko garabien elkartea: "Une honetan 800 ibilgailu daude errepidean, erretiratu ezinda"

OIahne Yustos | EITb Media

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garabi enpresek plantoa hasi dute, eta gutxien ordaintzen dieten aseguru etxeen bezeroei ez diete autorik erretiratuko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urte berriarekin batera plantoa hasi dute Euskadiko garraiolariek. Kostutatik behera zerbitzua eskaintzen ari direla salatu izan dute, baina onartezina den puntu batera iritsi dira eta hartu dute erabakia: bezeroak lehenetsiko dituzte eta gutxien ordaintzen duten konpainietan asegurua duten gidariei ez diete autoa mugitzen lagunduko. Salbuespen bakarra da istripua larria bada, eta leku arriskutsuren batean gelditzen baldin bada. ''Orduan bai, erretiratuko ditugu, baina leku seguru batera eramateko bakarrik". Santi Guridiren hitzak dira, ABEAC Euskadiko garabi enpresen elkarteko zuzendaritzako kidea da bera. "Faktoria"n gertatzen ari denaren berri eman du eta datua utzi du: "Gure datuen arabera 800 auto daude orain Euskadin, matxurarekin edo istripuren bat izan dutelako baina, ez ditugu erretiratuko".

Plantoa ez da aseguru etxe guztietara zabaldu baina, ez dute baztertzen. Urte hasieratik, RACE enpresarekin garabiak azpikontratatuta duten aseguruen zerbitzua eten dute; hauek dira: Liberty Seguros, Regal, Genesis, Qualitas Auto, Pelayo, Caser, Lease Plan eta Ama konpainiak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)