Migrazio eta asilo zuzendaria
Xabier Legarreta: "Gasteizen kokatu nahi duten errefuxiatu makrozentroa ez dator bat euskal estrategiarekin"
Pilar Goya | EITb Media
Gasteizko Aranako klinika zaharrean Espainiako Gobernuak zabaldu nahi duen "nazioarteko babeserako" harrera zentroa eta migrazio arloko eskumena izan ditu hizpide Xabier Legarreta Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Xabier Legarretak, Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak salatu du prentsaren bitartez jakin dutela bere zuzendaritzan, Espainiako Gobernuak etorkinentzat zentru bat kokatzeko asmoa duela Gasteizen, Aranako klinika zaharrean. Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendariaren hitzetan "350 plaza izango dituen hori makrozentro bat izango da eta ez dator bat Euskadin migratzaileei eskaintzen dizkiegun baliabide eta programekin. Gure helburuak dira laguntza eskaintzea eta bergizarteratze prozesuak bermazea eta jakin badakigu, Madril edo Kanarietako esperientziengatik, horrelako makrozentroek ez dutela horrelakorik lortzen".
Euskadiko estrategian besteak beste, zentru txikiak dira ardatz, etorkinak modu pertsonalizatuan artatzea eta harrera familiak eskaintzea baliabideak... Migrazio eta asilo zuzendariak onartu du halare ez dagoela nahikoa balibide eta plazak sortu behar direla baina ereduaz hizketan hasiz gero, talka dago Estatuko eta Euskadiko estrategien artean.
Etorkinen lan baimenak kudeatzeko eskumenaz, Euskadik bere gain hartzeko aukeraz Espainiako gobernua eta Jaurlaritzaren artean hitz egiteko borondatea badela aipatu du baina beti ere diskrezioz.