Osasungintza
"MIR sistemaren inbutua hobetu behar da"
JOne Larrañaga | EiTB Media
8.550 plaza jarriko dira jokoan 2023ko MIR azterketetan, iaz baino ia 400 gehiago. Ez nahikoak, hala ere, osasun sistemak duen profesional gabezia estaltzeko. Osasun sistema publikorako sarbide hori inbutua da, gaur egun, baina plaza gehiago ateratzeak baditu mugak ere eta ez luke arazoa konponduko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Larunbat honetan egingo dira Osasun Formazio Berezituko 2023ko azterketak. Osasun ikasketak bukatu dituztenei osasun publikoan jarduteko sarbidea ematen dien azterketak dira. Erizain, farmazialari, psikologo, biologo, kimikari, radiofisikari eta mediku gisa jarduteko azterketak dira, eta espezialitate bakoitzeko akronimoekin ezagutzen dira, FIR, PIR... Ezagunena eta deialdi zabalena: MIR-ena, mediku egoliar bihutzeko azterketa.
Aurten, guztira, 8.550 MIR postu jarriko dira jokoan estatuan. Inoizko plaza kopuru haundiena da. Iaz baino ia 400 plaza gehiago dira. Nafarroan, medikuak formatzeko 193 plaza eskainiko dira. Iaz baino bat gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 520 MIR plaza eskainiko dira, iaz baino 28 gehiago. 28 mediku egoliar gehiago hartuko ditu, beraz, Osakidetzak. Ez nahikoak, halere, osasun arloan daukagun mediku eskasiari aurre egiteko.
MIR plaza gehiago sortzeak dituen zailtasunak eta mugak badira eta badira, baita ere, formazio sistema hau eraldatzea eskatzen dutenak ere. Horretaz mintzatu dira "Faktoria"n Igor Larrea Zumarragako ospitaleko larrialditako mediku eta Medikuen Sindikatuko ordezkaria eta Elena Diaz Ereño EHUko medikuntza fakultateko dekano ordea. Biak etorri dira bat osasun publikoan sartzeko enbutua hobetu behar dela. Inbutu horretatik, trantze horretatik, pasatzea da Amaia Herrarte. MIR azterketan izango den mediku gaztea.