Itxi

Gastronomia

Goi-mailako sukaldaritza eredu berrirantz

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Munduko jatetxe onena izendatua izan den Noma jatetxea itxi egingo dela iragarri du Rene Redzepi txef ezagunak. Tendentzia hori dela ikusita, goi-mailako sukaldaritzaren egoeraz hitz egiteko gurera gonbidatu ditugu Dani Lasa, Iker Markinez eta Zuriñe Sanchez, sukaldari eta gozogileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hiru sukaldari jarri ditugu mahaiaren bueltan, eta hirurek, arrazoi ezberdinak medio, goi-mailako sukaldeetan aritu ostean, maila horretan aritzeari uko egin eta gastronomia munduan bide berriak hartu dituzte. Dani Lasak Mugaritz jatetxean eman zituen hainbat urte, Zuriñe Sanchezek Akebaso jatetxean egin zuen lan urtetan, eta Iker Markinezek, lehen sukaldaritza urtea, "Chateaux bahumaniere" jatetxean egon zen. 

Noma jatetxearen norabide berriak ez die sorpresan harrapatu, eta exijentzia maila altuko sukalde batean lan egiteak norberaren bizitzaren hainbat arlo nola baldintzatzen duen azaldu digute. Gainera, horrelako jatetxeetan, bai gaur egun, edota epe ertainean egongo den errelebo faltaz , eta horren arrazoiez ere aritu dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)