Itxi

Karilloian Lau teilatu

"Lau teilatu", Azkoitiko plazako erlojuaren karilloiak jota gustatu zaio Juan Carlos Perez sortzaileari

Nagore Telleria | EITb Media

Plazako erlojuak eguerdian "Din don" eta iluntzeko 8etan "Lau teilatu" jotzen ditu. Herritarrei galdetu diegu zer iruditu zaien, eta entzunaldia Juan Carlos Perezekin eta Juanba Mendizabal ondare zinegotziarekin egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Juan Carlos Perezek Itoiz taldeari buruz egiten ari diren filmako edukirik ez du ikusi oraindik. Larraitz Zuazo zuzendariari, askatasun osoa eman diola esan du eta nahiko lukeela beren musika taldeari buruzko filma beste sormen lan bat izatea. Ekainean estreinatuko dute "Udako sesioak" izeneko filma. Juan Carlos Perezek idatzi duen "Saturraran" opera berriz, datorren urteko ekainean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)