Itxi

Osasungintza

Osasungintza publikoa eta pribatua bizi daitezke elkarrekin eta osasuntsu?

JOne Larrañaga | EITb Media

Esklusibotasunaz, osasungitza publikoaren gestioaz, gaur eguneko korapiloez eta luzera begirako irtenbideez aritu gara Mikel Alvarez eta Fermin Labayen mediku erretiratuekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osasungintzak eta osasungintzaren antolaketak bizi duen krisialdiaren sintoma asko ari gara ikusten azken urteotan. Lehen arretatik, profesionalak aspalditik hasi ziren S.O.S deia egiten eta COVIDaren osteak agerian utzi ditu, besteak beste, populazioaren zahartzeak  eta profesional faltak estu estu jarri duela sistema. Pazienteentzat, lehen zita lortzeko zailtasunak, diagnostiko proba eta ebakuntzetarako itxaronaldi luzeak.... Eta profesionalentzat, berriz, lan zama handia eta antolaketari buruzko desadostasunak. Testuinguru horretan lehertutakoa da Donostiako ospitaleko zerbitzuburuen protestaldia eta, baita, Nafarroako Mediku Sindikatuak egindako greba deialdia ere. Eta bi aldarrikapen horien azpian osasungintza publikoaren eta pribatuaren arteko eztabaida.

Hortik abiatuta egin dute eztabaida sosegatua "Faktoria"n Fermin Labayen eta Mikel Alvarez mediku erretiratuek. Biak aritu dira kudeaketan. Lehena, Gurutzetako ZIUko zerbitzu buru gida 25 urtez; bigarrena, berriz, Basurtoko eta Gurutzetako gerente gisa aurrena eta Mondragon Health-en gero.

Fermin Labayen


Fermin Labayen

Osasungintza publiko eta unibertsala defenditu dute biek baina xehetasun diferenteak agertu dituzte osasungintza eta pribatuaren arteko elkar bizitzaren inguruan. Osasungintza erakundeen kudeaketa erraldoia hobetu beharra azaldu dute biek: egonkortasuna finkatzea azpimarratu du Labayenek; Lehen Arretako zerbitzuen kudeaketa autonomoa bultzatzea, Labayenek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)