Itxi

Agur elkarrizketa

Zuhaitz Gurrutxaga: "Izango nintzateke zuhaitza, tarteka geldi eta lasai egoteko"

Ane ALbisu | EITb Media

"Herri txiki, infernu handi" saioari agur esatean gauza berriak probatzeko gogoa azaldu zuenez, hainbat proposamen egin dizkiogu "Faktoria" saioan eta erantzun mamitsuak eskaini dizkigu, "beti martxan duen buruko bizikletari" eraginez. Aurten liburu bat kaleratzeko desioa ere azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zuhaitz Gurrutxagak Euskal Telebistako "Herri txiki, infernu handi" saioa uztea erabaki du zortzi denboraldiren ondoren "energia xahuketa" handia eragiten ziolako. Antzerkian eta bakarrizketekin jarraituko du eta aurten liburu bat argitaratzea gustatuko litzaiokeela ere aitortu digu. Gauza handirik ez digu aurreratu, baina esan digu laguntza izango duela idazteko eta bakarrizketetan kontatzeko lekurik gabe geratzen zaizkion horiek kontatu nahi dituela liburuan.

Gauza berriak probatzeko gogoa adierazi duenez, hainbat proposamen egin dizkiogu "Faktoria" saioan eta erantzun interesgarriak jaso ditugu "beti martxan duen buruko bizikleta"ri eraginaz. Zuhaitza izango litzateke adibidez, tarteka geldi eta lasai egoteko eta lan bakarra arnasa hartzea izateko. Aita izan nahiko lukeen galdetuta, trantzean jarri dugu, euskaldun ez izatea ere probatuko luke, bera baino zoriontsuago ikusten dituen artzainen bizimodua ere probatuko luke......

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)