Itxi

tortura

Ainara Gorostiaga eta Roxika Iriarte: "Torturatuok barkamena baino aitortza eta argia behar ditugu"

JOne Larrañaga | EITB Media

Eurenak dira Nafarroako Parlamentuan gaur aurkeztuko den txostenean jasotako kasuetariko bi. Euskal Kriminologia Institutuak 676 kasu dokumentatu ditu guztira

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroako Parlamentuan gaurko egunez aurkeztuko da 1979tik 2015 urtera bitarteko torturak jaso dituen txostena. Kriminologiaren euskal institutuak osatu du Nafarroako Gobernuaren babesaz. Urte tarte horretan dokumentatu ahal izan dituzten 676 kasu jasotzen dira bertan. Eta tartean dira Ainara Gorostiagarena eta Roxika Iriarterena. 2002an atxilotu zuten lehena; 2010ean, bigarrena. Torturez, zauri psikologikoez, sendabideaz eta, batez ere, aitortzaz mintzatu dira, torturaren errealitatearen aitortza egin beharraz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)