Kargatzen...
Itxi

Zinema

Irati filmaz eta Goya sariez Izaskun Urkijorekin: Frontoietako hormetara iritsi da Irati; laster aretoetara

Nagore Telleria | EITb Media

Sarietan lentejuela ikusten dugula dio, baina zinegintzan kirol zapatilak eta nekea direla nagusi. Paul Urkijo anaiarekin osatzen duen tandemaz aritu zaigu Izaskun Urkijo. Bera arkitektua zen duela sei urte, arte zuzendaritzan jarduteko utzi zuen arte. Dekoratuak prestatzeko asko ikertu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irati filmeko erdiaroko herriska sortzeko, arkitekturako lan asko irakurri ditu Izaskun Urkijok, haiek fikzionatu eta dekoratuak prestatzeko. Filma egiteko bidea luzea izan dela kontatu du, anaiak behin "Iratirekin hil egingo gara" nola esan zion azaldu du. Estreinuaren atarian, pozik dago bera. Euskal Herrian Irati gosea badagoela uste du. Orain burua Goya sarietan jarrita dauka. Hurrena, Berlingo zine jaialdian. Esti Urresolaren 20 mil especies de abejas filmean Urkijo izan da arte zuzendari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)