Itxi

Goya Sariak 2023

Goya sariak banatu bezperan, Telmo Irureta eta Fermin Muguruza "Faktoria"n

OIhane Yustos | ETb Media

Telmo Irurera aktore berri onenaren sarirako hautagai da, 'La Consagración de la Primavera' pelikulan egindako lanagatik eta Fermin Muguruzak zuzendu duen 'Black is Beltza 2: Ainhoa'; animazio pelikula onena izateko lehiatuko da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maletak kasik prest dituzte Telmo Iruretak eta Fermin Muguruzak, Sevillara abiatzear, Goya sarien banaketa-ekitaldian parte hartzeko. Biak hautagai dira, aktore berri onenaren sarirako aukeratu dute Iruretak La Consagración de la Primavera pelikulan egin duen lana. Muguruzak Black is Beltza 2: Ainhoa animazio filma zuzendu du, eta animazio pelikula onena izateko lehian dago.

Zinema egin eta zinema ulertzeko bi ikuspegi desberdinetatik abiatzen dira. "Entretenitzeko, denbora pasatzeko baina, ikasteko ere" balio behar du Telmo Iruretak; Fermin Muguruzak, aldiz, "borrokarako zinema" egiten duela aitortu du, 'zinema istorioak kontatzeko modu bat da baina, belaunaldi batekin lotuta nator eta Bertoluccik esaten zuen moduan, kamara arma bat bezala erabiltzen dut. Arteak ez du ispilua izan behar, arteak ispilu hori puskatzen duen mailua izan behar du".

Gustora biak beraien pelikulek egin duten bidearekin. Black is Beltza 2: Ainhoa Ipar eta Hego Euskal Herrian, Frantzia eta Espainiar Estatuko hainbat zine aretoetan estreneinatu dute nahiz eta "guk nahi baino lehenago erretiratu duten karteldegitik". Aurten, Muguruzaren iritziz, maila handiko lanak merkaturatu direlako eta pelikulak hasi duen ibilbideari esker Galizia eta Frantziako hainbat unibertsitateek deitu diote hitzaldiak emateko. Iruretaren lanak ere kritika onak jaso ditu, "pelikula egiten ari zarenean ez duzu imajinatzen noraino iritsi litekeen".

Baikor begiratzen diote etorkizunari, "Goya sariak ez direlako pelikulen amaiera". Baina, ezkorragoa da Fermin Muguruza euskal zinemaren egoeraz, "euskaraz egiten den zinemaren egoera ez da batere ona. 2022an fikzioan ez da pelikula bakarra estreinatu euskaraz. Irati aurten estreinatu da 2023an, eta inork ez du hori aipatzen. Euskal zinema oso pattal dabil".

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)