Itxi

Euskalduntasunaren mailaketa

Edurne Azkarate aktorea: "Izan zaitezke euskalduna euskara perfekturik gabe, euskalkirik izan gabe"

OIhane Yustos | EiTb Media

Lehen eta bigarren mailako euskaldunen arteko eztabaida piztu da, Edurne Azkarate aktoreak "Irati" pelikularen aurkezpeneko elkarrizketa batean esandakoaren ondotik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ez dut ezer asmatu, beste periferia batzuetan entzundakoa baino ez dut esan". Edurne Azkarate aktorea da, arabarra, Oiongoa, eta bigarren mailako euskaldun sentitzen dela esan du argi. "Egoera soziolinguistikoak oso desberdinak dira Euskal Herrian" eta horrek euskalduntasuna baldintzatzen duela uste du. Adibideak asko direla esan du "Faktoria"n: "Arabarroi asko gertatzen zaigu galdetzen digutela zergatik hitz egiten dugun euskara hain ongi arabarrak bagara. Hori klasikoa da. Eta ez badira asetzen galdetuko digute nongoak diren gure gurasoak edo gure aiton-amonak".

Nolabait "euskalduntasun pedigree" moduko bat bilatzen dutela uste du Azkarate aktoreak eta badira gehiago. "Guri ez zaigu hainbeste inporta euskara maila, askoz baxuagoarekin sentitzen dugu euskaldunak garela". Prozesu horretan dagoela aitortu du Azkaratek: "Izan zaitezke euskalduna euskara perfekturik gabe, euskalkirik izan gabe'. Pribilegioak ikusi ditu aktoreak, "batzuetan hegemonia baten erdigunean gaudean ez gara konturatzen erdi-erdian gaudela eta zure pribilegioez ez zara konturatzen, egoera hobe batean bizi zarelako".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)