Gaueko sexu erasoak protokoloa
Djaren kabinako erasoak, txosnaguneko protokoloa eta diskotekako zaintzaileen formazioa. Sexu erasoez gogoeta
Nagore Telleria | EITb Media
Tolosako Itaiako Saioa Etxegia, Gasteizko Mindre Folklore dj-a, Lorea Burzako eta Iruñeko Zentral Antzokiko Olatz Pisonek gaueko aisialdian sexu erasoak prebenitzeko eta erantzuteko diren neurriak aztertu dituzte Faktoria saioko mahai inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Inauterietarako Tolosako Itaiak taldekako etxeratzeak antolatu ditu eta jaiek iraun bitartean indarrean izango dute indarkeria matxistari erantzuteko protokoloa. Biktimak artatzeko telefonoa eta erasotzaileak kanporatzeko neurriez jardun du Saioa Etxegiak. Garbi du gau giroan, denen kontzientzia dela garrantzitsua.
Dj laneran aritu denean bizitakoak kontatu ditu Mindre Folklorek. Musika jartzen ari zela sexu eraso bat izan eta emanaldia eten zuela kontatu du eta berak ere sufritu behar izan dituela kabinara sartu zaizkion gizonezkoen intimidazioak.
Zentral Antzokiko Olatz Pisonek diskoteketarako protokoloaren beharra azpimarratu du. Oraintxe eraman dute Iruñeko udaleko oposizioko taldeek proposamena udalera, zaintzaileen eta gaueko lokaletako langileen formazioa eta diskotekek gune seguruaoak izateko neurriak jasotzen dituena besteak beste.