Itxi

Ukraina

Butxako alkatea: 'Buchan gerra krimenak egin zituzten, azkenerako egingo dugu Putin bera Hagan epaitzeko'

OIhane Yustos | EiTb Media

Handiak bizi izan dituzte Butxako herritarrek, imajinatu ezin direnak, Euskadi Irratiko mikrofonoetan kontatu duten moduan: "Azalduta ere, babesean zaudetenok ezin duzue imajinatu zer den okupazioa, okupazioan egon garekok gerra frontean egotea zer den imajinatzeko gai ez garen bezala'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ukrainako inbasioaren ikur bihurtu zen Butxa herria orain urte bete. Errusiako armadak bertatik alde egin aurretik, izua zabaldu zuen herrian eta horren erakusle, Butxara itzuli zirenek ikusi zutenek: hobi komun batean dozenaka gorpu lurperatuta. Datu ofizialen arabera, soldadu errusiarrek gutxienez, 457 zibil hil zituzten Butxan. Mikel Rotaetxe lankidea bertan izan da. Herritarrekin hitz egin du, hilketak ikusi eta gertukoak galdu dituztenekin. Tartean, Anatoli Fedoruk Butxako alkatea elkarrizketatu du.  "Nazismoa epaitu zuten bezala epaitu behar da Moskuko erregimena" esan digu, Butxan gerra krimenak egin dituztelako. Eta beste hau ere esan digu: "Azalduta ere, babesean zaudetenok ezin duzue imajinatu zer den okupazioa, okupazioan egon garekok gerra frontean egotea zer den imajinatzeko gai ez garen bezala".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)