Itxi

Minbizia

Jone Arrizabalaga: "Bizitza bizi, hori da egin behar dudana. Nahi dudan guztia probatuko dut"

Ane Albisu | ETb Media

Bularreko minbiziarekin hasi, gero giltzurrunean agertu eta handik metastasia biriketara. Kolpe hori eman dio bizitzak Jone Arrizabalagari, baina argi du bizitza bizi behar duela. Parapentea probatu du eta urpekaritza, paddle surfa eta globoa ere probatu nahi ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jone Arrizabalagarekin elkartu da "Faktoria" berak aukeratutako txokoan. Bere barrenak askatzera, sentimenduak aideratzera joaten den zuhaiztia aukeratu du eta hantxe Maider Segurolarekin bere enbor kuttunean eserita, bizitzaz jardun dugu. "Bizitza hasi eta bukatu egiten da, ez dago besterik" adierazi digu. "Negar eta barre asko egin dut eta minik mingarriena semeen eta amaren mina" egiten zaiola aitortu digu, minbiziak norberari eta ingurukoei ere min egiten bait die.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)