Kargatzen...
Itxi

IBILGAILU ELEKTRIKOA

Trantsizio sakon baten atarian

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Ibilgailu elektrikoaren gaiari heldu diogu Euskadi Irratiko Faktorian. Egoeraren erradiografia egin dugu. Testuingurua zein den, helburuak zein diren eta puntu horretara iristeko eman beharreko urratsez hitz egin dugu. Baterien garapen eta ikerketari buruz ere mintzatu gara luze eta zabal.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ibilgailu elektrikoaren gaiari heldu diogu Euskadi Irratiko Faktorian. Egoeraren erradiografia egin dugu. Testuingurua zein den, helburuak zein diren eta puntu horretara iristeko eman beharreko urratsez hitz egin dugu. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak azaldu digu zeintzuk diren datozen urteetarako jarritako helburuak; eta zein den une honetako argazkia.

Mikel Agirregabiria AUVE ibilgailu elektrikoen Espainiako elkartearen presidenteak, Igor Gonzalez Dbuseko Zuzendari Gerenteak edota Marijo Ajuriagerra, Tuvisako Zuzendari gerenteak azaldu digute nola ari diren trantsizioa bizitzen eta zein urrats ari diren ematen. Orain arteko muga eta eragozpenak gaindituta, ari dira azkenaldian urrats nabarmenak egiten.

Orain arte, ibilgailu elektrikoaren zabalkunderako eragozpen nagusia baterien garapena izan da. Jokin Rikarte Fisikan doktore eta CIC Energiguneko ikertzaileak eman dizkigu bateria-ikerketaren inguruko azalpenak.

 

Audioak (1)