PP
Laura Garrido: "EAJ autokonplazentzian murgildu da, autokritika egin ordez"
IMANOL DE LA VARGA
Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Euskadi Irratiko "Faktoria" Albistegian. Garridok kritika egin dio EAJri, haren esanetan, kudeaketan hutsuneak oso nabarmenak direlako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laura Garridok kritika egin dio EAJri "Faktoria"n, haren esanetan, kudeaketan hutsuneak oso nabarmenak direlako. Espainiako Gobernu alderdien kontra ere egin du, ezadostasunak etengabekoak direlako haren ustez, besteak beste, soilik bai da bai legearen inguruan. Jeltzaleei ere egin die interpelazioa, kongresuan bide eman dielako lege horiei.
Hauteskundeei begira jarrita, Laura Garridok uste du "Feijoo efektua" nabarituko dela, eta popularrek emaitzak hobetuko dituztela.
Esan du Garridok, Osakidetzako kudeaketa hobetu behar dela. Euskadi delako osasun siteman diru gehien inbertitzen duen erkidegoa, baina hori ez dela zerbitzuan nabaritzen.
Estatutuaren balizko eguneraketa batez galdetuta, Euskadiko popularren idazkari nagusiak herritarren eguneroko arazoez arduratzeko eskatu die gainontzeko alderdiei; eta proposatu du, autogobernua eta itun ekonomikoa baliatzea zergak jaisteko.
De Miguel auzian zigortutakoen inguruan, esan du jeltzaleen babesa jaso dutela akusatuta egon direnean ere.