HERIOTZA ERRITUAK
Iñaki Olaizola: "Elizek balio beharko lukete agur zibilak egiteko toki gisa’"
IMANOL DE LA VARGA | EITB Media
Itsas ingeniari izandakoa, 60 urterekin jubilatu, antropologia ikasi, eta heriotzaren gaia aukeratu du Iñaki Olaizolak doktore tesia egiteko. Harekin jardun dugu heriotzaren osteko errituez. Azaldu digu gizartea sekularizazio prozesuan dagoen arren, errituek jarraitzen dutela garrantzia izaten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Deban, hilerri aldaketak zenbait bizilagunen artean ekarri duen ezinegona hartu dugu abiapuntu, hilerri aldaketak ekarri duelako heriotzaren osteko errituen inguruko ezinegona azaleratzea.
Iñaki Olaizola itsas ingeniari izandakoa da, 60 urterekin jubilatu, antropologia ikasi, eta heriotzaren gaia aukeratu du doktore tesia egiteko. Esan digu Euskal Herrian heriotzarekin dugun harremana zaila dela; ahalik eta azkarren hobiratzen edo errausten direla gorpuak, inguruko senitartekoek oso ondo ez dakitela zer nolako agurra eman. Azaldu digu, haren ustez, Eliza Katolikoak gaizki egiten duela heriotza-erritua; eskasa dela iritzi dio. Azaldu digu gizarteak eskatzen dituela bestelako ereduak. Hala ere, uste du eliza-eraikinek balio beharko luketela agur zibilak egiteko, espazio horiek badituztelako ondare eta antropologia ezaugarri interesgarriak. Erakundeek agur zibilak bideratzeko bitarteko eta baliabideak jarri beharko lituzketela ere uste du.
Maite Legorbururen testigantza ere batu dugu; berari egokitu zaiolako zenbait senitartekoren agurrak prestatzea. Azaldu digu, aurreko belaunaldiek jaso duten agur-errituak berari ez zaizkiola baleko, eta horregatik bestelako ereduei heldu diela berak.