Martxoak 8 sektore prekarioak
Nekane eta Vanesa: 'Ez ditugu lan baldintza duinak, beldurra asko dago eta enpresak aprobetxatzen dira'
Sektore feminiziatuen artean daude garbiketa eta zaintzarena, langileen 10tik 9 emakume dira eta eurek dituzte lan baldintza prekarioenak. Sektore horietan lan egiten duten emakumeekin hitz egin dute Faktorian
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nekane Zabalak 30 urte daramatza garbiketa sektorean lanean. Eraikin publikoak garbitzen ditu, Hernaniko komisaldegian ari da orain. Vanesa Nuñez gizarte hezitzailea da, Bizkaiko Aldundiaren azpikontratatuta duen zerbitzu batean lan egin du azken hamarkadan baina, ia 20 urte daramatza sektorean. Egitekoak eta lanpostuak oso desberdinak dira baina, kontakizun beretsua azaldu dute Faktoria albistegian: sektore feminizatua, apenas dago gizonik eta daudenek eurak baino lan baldintza eta lanpostu hobea dute. Urteekin gainera okerrera egin du egoerak, behin behieneko kontratuek sartu dira lankide berriak eta ordutegi eta ordainketa apalagoetan.
Martxoaren 8an, sektore feminizatuen egoera, langileen ahotik jaso du Faktoriak.