Yasmine Khris Maansri itzulpen
Yasmine Khris Maansri, itzultzailea: Hizkuntzek estereotipoak hausteko balio dute, kulturen arteko zubi dira
Marsellan jaioa, Aljeriako immigranteen bigarren belaunaldikoa. Frantsesa du ama hizkuntza, euskara, gaztelera, ingelesa, portugesa, galiziera eta arabiera egiten ditu. Euskaldunak etengabe itzulpena egin beharra daukala dio, eta gehiago Iruñean. Berak epaitegietarako egiten ditu itzulpenak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aljeriakoak ditu gurasoak. Gerrari ihes joan ziren Marsellara, baina Yasminek dio, oraindik ez duela gurasoekin han gertatutakoez hitz egin. Arabiarren kulturan, deserosoa den ixiltasuna nagusi dela dio. Orain, gazteenak kutxa hori irekitzen hasi nahian ari dela dio.
26 urte ditu Yasminek, eta orain nerabe zen garaiaz galdetuta esaten du, berarentzat Frantzian bizi zenean, immigrantea izatea pisua egiten zitzaiola. Gaur egun, inoiz baino indartsuao ikusten du arrazakeriaren kontrako mugimendua eta horreki asko pozten duela dio.