Itxi

EH Bildu

EH Bilduk badu Gipuzkoan lehen indar izateko aukera, Maddalen Iriarteren hitzetan

Luzia Zugadi | EITb Media

"Gipuzkoan beste errealitate instituzional bat osatzeko aukera dago. Gure esku dago hori aldatzea, eta horretan jardungo dugu. Arlo sozioekonomikoan eta ongizatean jauzi bat eman nahi dugu", esan du Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduko hautagai Maddalen Iriartek gogoeta egin du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, udal eta foru hauteskundeei buruz argitaratu berri dugun EITB Focus inkesta bereziari buruz. Bertan jasotzen diren balizko emaitzak ahotan, esan du EH Bilduk baduela Gipuzkoan lehen indar izateko aukera. "Beste inkesta batzuek ere bide horretan jartzen gaituzte, esku-eskura dugu. Batean eta bestean inguratzen gaituen jendeak sekulako konfiantza du gugan. Ezjakintasun garaiak dira —prezioen igoeragatik, Osakidetzaren gainbeheragatik, etxebizitzen salneurrien gorako joeragatik...—, eta herritarrek konfiantza handia dute gure proiektuan", azaldu du.

Horrek lanerako grina eragiten diola nabarmendu du: "Gipuzkoan beste errealitate instituzional bat osatzeko aukera dago. Gure esku dago hori aldatzea, eta horretan jardungo dugu. Arlo sozioekonomikoan eta ongizatean jauzi bat eman nahi dugu".

EITB Focus inkestaren arabera, Gipuzkoako hiru hautagaien artean ezagunena da Iriarte, eta politikari gisa 6,1eko nota eman diote galdekatuek. "Baldintza onak dira, baina orain auzia da zein urrats eman behar dugun nota hori hobetzeko, eta herritarrek nigan konfiantza osoa izateko. Oso talde aproposa dugu herrialde honen etorkizun erronkei erantzuteko, eta ez dut hutsik egin nahi", erantsi du.

Sakabanaketa politikaren amaierari lotuta, Iriartek azpimarratu da amaitu dela herri honek urte askotan egindako aldarrikapena bete dela eta albiste ona dela, eta horrek bizikidetzan lagunduko duela. Edonola ere, biktima guztien errekonozin¡menduan urratsak egiteko daudela eta elkarbizitza "guda politikotik" atera beharra dagoela azpimarratu du, "hain gai garrantzitsua izanik, biktimak aintzat hartuta, lanean isilik egin behar baita aurrera benetako elkarbizitza lortzeko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)