Itxi

SUMAR plataformaren aurkezpena

Lander Martinez: "Euskadin PSOEren ezkerrera gauden aktoreen arteko alineazioa dago Yolanda Diaz babesteko"

Pilar Goya | EITB Media

SUMARreko kide gisa mintzatu da Lander Martinez, Elkarrekin-Podemoseko idazkari nagusi ohia FAKTORIAn. Magariños kiroldegian ilusioa eta indarra nagusitu zirela esan digu eta iritzi dio Euskadiko Podemosek argi erakutsi duela SUMARrekin bat egitearen aldeko borondatea, bidea egiteko dagoen arren.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lander Martinezek azpimarratu du SUMARren atzoko aurkezpen ekitaldira denak zeudela gonbidatuta eta PODEMOSeko zuzendaritza bertaratu ez bazen ere, badagoela denbora batzen jaraitzeko: " Denak zeuden gonbidatuta eta argi ikusi zen gehitzen jarraituko dula. Batzeko garaia ez da amaitu oraindik". Atzokoa indar erakustaldi bat izan zela adierazi du, "eremu komun bat sortu, non  jendea erdian dagoen eta egunerokoarazoak konpontzeko irtenbideak eskaintzen diren, Yolanda Diaz presidente egiteko".

PODEMOS, lurralde zuzendaritzen babesa galtzen ari ote den, PODEMOSek berak aztertu eta egin behar duen gogoeta dela esan du Lander Martinezek, FAKTORIAn. Eta Euskal Herriari buruz galdetuta adierazi du hitzez hitz, "Euskadin alderdi sozialistaren eskerrera gauden aktore guztien arteko alineazio bat badagoela Yolanda Diaz babesteko". bidea egiteko dagoela, lan handia falta dela baina Euskadiko Podemosekoak oso argiak izan direla bere borondatearen inguruan". 

SUMAR, egitasmo kolektiboa dela defendatu du eta ez Yolanda Diazen inguruan eraiki den proiektu pertsonalista. 35 talde hilebete luzez buru belarri lanean aritu direla eta hemendik epe ertainera egindako lanaren emaitzak eta ondorioak bilduko dituen dokumentua jakitera emango dutela iragarri du. SUMARren eta PODEMOSen funtsa berbera den galdetuta, Martinezek adierazi du SUMAR, herritarren artean somatu den politikarekiko desafekzaioa gainditzera datorrela.

Audioak (1)