Itxi

Familia medikuak

Familia-mediku gisa bizitza duina eraman dezakezu, beste lanbideekin alderatuz baldintzak ez dira hain txarrak

JOne LArrañaga | EITB Media

Amaia Herrarte eta Nerea Barriusok MIR azterketa egin dute eta oso nota ona lortu arren, familia-mediku espezializazioa aukeratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Estatuko 12.000 MIR hautagaietatik 414. izan da Amaia Herrarte baina, postu ona lortu izanak ez du bere hasierako iritzia aldatu: bokazioari kasu egin eta familia -mediku postua aukeratu du. Inguruan kontrakoa entzun badu ere askotan, 'aukera izanda akaso hobeto litzakeela beste espezializazio batera jotzea' esan diote Amairi baina, 'nire bihotzak esan didanari kasu egin diot. Beti gustatu izan zait eta pazienteekiko gertutasuna izan nahi dut' kontatu du Faktorian Amaia Herrarte.

Nerea Barriusori lortu duen postuak ez du bere erabakia aldatu. 12.000 hautagairen artean, 14. izan da eta utzi du marka: Estatuan familia-mediku lanpostua aukeratu duen lehena izan da, 'nahiko argi nuen aurretik eta behin azterketa eginda, atera nuen postuak, ez du aldatu'. Hasieratik esan zuen zer egin nahi zuen eta berari gertukoek ez diote ezer esan baina, bai sentitu du, 'erabakia justifikatu beharra'.

Lehen arretako medikuntzari esan eta entzun direnen aurrean badute iritzia: 'iruditzen zait lehen mailako arretan esparru handia hartzen duela eta denetatik dakizu, gainera pazientea bere osotasunean ezagutzen duzu eta prozesu osoa ikusten duzu' dio Amaiak. Nereak gaineratu du, 'familia medikuntzaren alde txarrak asko entzuten dira komunikabideetan, beraz badakigu zein den joango gare lanpostuaren egoera baina, familia mediku izanda baldintza oso duinak ditugu, agian beste lanpostuetan baino hobea'.

Audioak (1)