Gazteak eta antsiolitikoak
Xabi Martinez: "Gazteen % 20k hartzen dituzte antsiolitikoak, eta gehiengoa emakumeak dira"
Ainhoa Urretabizkaia| EITB Media
Xabi Martinez EHUko OPIK ikerketa taldeko kidea da, eta gazteen antsiolitiko kontsumoa aztertzen duten inkestetan oinarrituta artikulu zientifikoa prestatu du. Ondorio nagusien artean, kontsumoa goraka doala, eta bereziki kezkatzekoa dela, emakumeen artean agertzen diren datuak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
OPIK EHUko ikerketa taldean Gizarte Zientzietako ikertzaileak osasun alorreko ikertzaileekin batzen dira, eta eremu horretan kokatu behar dugu Xabi Martinez farmazialari eta ikerlariak egin duen azterketa. Bere kasuan, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek antsiolotikoen kontsumoarekin duten harreman aztertu du, Espainiako Ministerioak ematen dituen datuetan oinarrituta, eta lerroburu nagusia kontsumoa gorako norantzan doala da. Gainera, genero arrakala ere badago datu hauen atzean; emakumeak baitira antsiolotikoak gehien hartzen dituztenak. Martinezekin datu hauen atzean dauden faktoreak aztertzen saiatu gara.