Bioingeniaritza
Amaia Cipitria: "Bularren hezurren metastasia eta hezurren birsortzea ikertzen dugu"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Amaia Cipitria Bio Donostiako "Cipitria Lab" ikerketa taldeko gidaria da. Ia 17 urte atzerrian igaro ondoren, duela urte eta erdi eskas itzuli zen Donostiara, eta ordutik Bio Donostian "Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian" dihardu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela urte ta erditik Bio Donostiak ikerleta talde berria du; "Cipitria Lab" da, eta bertan ikerketa burua, Amaia Cipitria, gonbidatu dugu Faktorian Zientzia tartera. Ingenieritza ikasketak amaitu eta atzerrira joan zen Cipitria; Cambridgeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza, Australiako Queensland Unibertsitatean ikertzaile izan zen, eta ondoren Alemanian , Berlingo Charite Unibertsitate Ospitalean eta, Max Planck Institutoan aritu zen 4 urtez. Iker Basquen bitartez Bio Donostian ikerketa talde bat gidatzeko aukerari baiezkoa eman eta gaur egun dituzten lan indoen berri eman digu.
Batetik, Alemanian ere dagoeneko hasita zegoen hezurren birsortzearen ikerketa lanaz hitz egin digu, eta azaldu duenez, hezurren birsortzean lagundu dezaketen material berriak ikertzen ari dira, tartean, zeramika.
Bestetik, bular hezurren metastasian eragina duten zelulak ere aztertzen dituzte; urteetan lo egon daitezkeen zelulek ze jokabide izango duten asmatu nahiean, biomaterialei esker zelulen ingurunea erreproduzitzen dute.
Entzun Amaia Zipitria ingeniak eman dizkigun azalpenak.