Ijitoak bizimodua aurreiritzia
Palmira Dual: "Ijitook ikusita, etsi egiten dut. Etxebizitza, heziketa eta lana dira bizitzeko gutxienekoak"
Nagore Telleria | EITb Media
Kera ijito elkarte feministako koordinatzaileak dio normalizatu egin dituztela ijito askok etxebizitzarik inork alokatzerik ez nahi izatea edo lapur susmagarri bihurtzea, baina ezin direla horiek onartu. Aitortu du moralak hondoa jotzen diola batzutan hainbeste aktibismo egin beharrarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Irungoa da Palmira Dual Jimenez. Hogeitasei urte ditu eta euskal ijitua dela dio. Emakumeak ahalduntzeko dinamiketan aritzen da, baita estereotipoei kontra egin eta bazterkeriaren kontrako borrokan ere. Erizain laguntzaile ikasketak egin zituen aurrena, gero berriz marketing ikasketak. Orain, ekintzailetzan ari da burubelarri Kera elkartean. Egunerokoan gertatzen diren zapalkuntzak idazteko munduan nahiko paperik ez dagoela dio.